XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraingo hiruki honetan ikus dezakegun bezala, gainjarri dugun kultura bidezko hizkuntza garapena adierazten duen hirukiaren abiapuntua irakurmenean oinarritzen da.

Honekin zera adierazi nahi dugu: hizkuntza ikasteko ohizko metodoak irakurmenean oinarritzen direla; eta beraz, grafikoki nabarmen gelditzen dena da ulermena eta mintzamena ez direla lantzen, eta beraz, ez-hiztunen eremuan jarraitzen dute.

Irakurmenean oinarritutako metodoen bitartez hizkuntzaz jabetzen saiatzen denak puntu batetik aurrera lortuko du irakurtzen duena maila batean ulertzea, baina beti ere lortuko duena irakurketaren ulermena izango da, eta ez hizkuntzarena, zeren eta hizkuntza hau ez du entzun, ez ulertu ez eta mintzatu ere.

Honekin ikusarazi nahi duguna da, gaitasun gramatikala komunikatzeko ez dela nahikoa eta, helburua komunikatzea baldin bada behintzat, berezko garapenaren hirukian agertzen den bidea urratu behar dela hiztun osoa bilakatu ahal izateko.

Hiztunaren hirukian sartzen hasten denean bakarrik lortuko du hau, aurrekoarekin batera ulermena eta mintzamena lantzearen bitartez.

Honekin, beraz, ez dugu ukatzen bigarren abiapuntu honetatik hasten den norbait hizkuntzaz jabetuko denik, baina hau ezagutzaren arlo guztiak landu ondoren lortuko luke.

Honela, beraz, kultur bidetik abiatzen denak, abiapuntua edozein izanda ere, ezingo du hiztun oso bilakatu irakurmen eta idazmenaren bitartez soilik baizik eta gainontzekoak ere ulermena eta mintzamena alegia landu beharko ditu.

Ordurarte ezingo du bere burua hiztun osotzat hartu.

Ohizko hiztun batek ekoiztutako edozein perpausek zerbait adierazi nahia agertzen du.

Lehenengo hizkuntzaren ikaskuntzan ere, gauza bera gertatzen da: haurrak motibazio handia du adierazi nahi duena esateko eta esaten zaiona ulertzeko.

Hau da hain zuzen ere bigarren hizkuntzen ikaskuntzako gaur egun arteko metodo guztien hutsunea, eta honi heldu behar zaio hizkuntzen irakaskuntzan zein hauen berreskuraketan ere, ahalik eta eraginkorrena izatea nahi badugu behintzat.

Bigarren hizkuntza bat zeharkako metodoen bitartez (deduktiboa, analitikoa) eta gramatikazko itzulpenean oinarrituta ikasi edota metodo zuzenaren bitartez (...).